1
Maskara erabiltzea
Higiene-maskara, kirurgia-maskara edo aurpegiko pantaila erabiltzea derrigorrezkoa izango da, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat. Haietakoren bat ekartzen ez duen ikaslea ezin izango da klasera sartu.
2
Ordutegiak
Ikastaro ugari baldin badaude ordu berean, taldeek mailakatuta hasiko dute klasea. Hau da, ordutegiak 5-10 minutu aurreratu edo atzeratuko dira ikasle pilaketak saihesteko. Ordutegia betetzea nahitaezkoa izango da, eta ikasle bakoitza bere orduan sartu beharko da euskaltegira; hala egiterik ez badu, korridoreetan mugimendurik ez dagoen arte itxaron beharko du sartu ahal izateko.
3
Nola sartu
Harik eta irakasleak euskaltegira sartzeko baimena eman arte, ikasleek kanpoan itxarongo dute. Jarraian, banan-banan sartuko dira 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordeta.
Korridoreko eskuineko aldetik mugitu beharko dira une oro, lurreko eta hormetako seinaleei jaramon eginez eta, ahal bada, beste inorekin gurutzatu gabe.
4
Eskuak garbitu
Klasera sartu baino lehen, derrigorrezkoa izango da korridoreetan dauden gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea.
5
Non eseri
Ikasleek gurutze batez seinalatutako aulkietan eseri beharko dute; ezin izango da beste aulkirik erabili.
Gelan zein euskaltegian erabili eta botatzeko diren elementu guztiak, pedaldun eta tapadun zakarrontzietara bota beharko dira.
6
Nola atera
Ikasleek, berriro ere, banan-banan irten beharko dute euskaltegitik, mailakatuta, korridoreko eskuineko aldetik mugituz, lurreko eta hormetako seinaleei jaramon eginez eta, ahal bada, beste inorekin gurutzatu gabe.
Klaseen bukaera ordua errespetatzea nahitaezkoa izango da, ezin izango da ezarritako ordua baino lehen edo beranduago bukatu; hala gertatuz gero, ordea, korridoreetan mugimendurik ez dagoen arte itxaron beharko dute irakasleek zein ikasleek euskaltegitik irten ahal izateko.
7
Materialak ez partekatu
Saihestu egingo da irakaskuntza-materiala ikasleen artean partekatzea. Hori ezinezkoa denean, berriro erabili aurretik garbitu eta desinfektatuko da.
8
Sintomak nabaritzen badituzu…
Arnas sintomak edo sukarra dituzten ikasleek, irakasleek edo bestelako langileek, edo gaixo sintomatiko batekin harreman estua izan dutenek, etxean egon beharko dute, euskaltegira joan gabe.