World Press Photo Erakusketa

Abenduaren 12an, urtero bezala, larunbateko ikasleak eskolaz kanpoko jarduera batera eraman nituen, World Press Photo erakusketa ikustera, hain zuzen ere. Aurten, 20 urte dira Gasteizko hirian  World Press Photo fotokazetaritzaren nazioarteko lehiaketa ezagunenaren erakusketa ikusgai izaten dugula.  Lehiaketa 1955ean Holandan sortu zen eta gure hirian badugu ikusteko aukera paregabea. 10:40an aldera euskaltegitik alde egin genuen Oihanederrera, Montehermoso jauregira, joateko.…

Martxoak 8

Martxoaren 8ko kanpainak zaintzak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du Martxoaren 8ko kanpainaren leloa “Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna” da eta zaintza-lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du. Berdintasun-arloan gehien erabilitako hitzak Emakumeen ahalduntzea   Gizartean parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukerak areagotzea.…

Euskal Herriko Inauteriak

Aurten ez dago inauteririk, baina horien inguruko hiztegi berria ikasteko aukera dugu! Inauteriak, inauteak, aratusteak … izen bat baino gehiago geure burua mozorroz janzteko garaia adierazteko. Egunen izenak Ostegun gizen, eguen zuri, eguen gizen, eguen lardero = Inauterietako osteguna. Ostiral mehar, ostiral mehe, bariku argi, bariku mehe = Inauterietako ostirala.   Larunbat erdiko, larunbat erdipurdi,…