Gaztelaniazko“con” preposiziodun esapideen analogia dela eta, honelako egiturak irakurri eta entzun daitezke euskaraz:

Oineko hatz batekin apurtuta jokatu zuen.

Maleta batekin eskuan etorri zen.

Diruarekin poltsikoan joan zen zinemara.

Halako esapideek, oro har, NOLA galderari erantzuten diote, eta ez dira NOREKIN kasuaren bidez adierazi behar euskaraz.

Adibidez:

Jugó con un dedo del pie roto.

Oineko hatz batekin apurtuta jokatu zuen.

Oineko hatz bat apurtuta (zuelarik) jokatu zuen.

Vinó con una maleta en la mano.

Maleta batekin eskuan etorri zen.

Maleta bat eskuan etorri zen.

Fue al cine con dinero en el bolsillo.

Diruarekin poltsikoan joan zen zinemara.

Dirua poltsikoan joan zen zinemara.

Encontraron el cuerpo con las manos atadas a la espalda.

Eskuekin bizkarrean lotuta aurkitu zuten gorpua.

Eskuak bizkarrean lotuta aurkitu zuten gorpua.

Txapelarekin buruan eta ibili munduan.

Txapela buruan, eta ibili munduan.

El portero se acercó con la literna en la mano.

Eskuan linternarekin atezaina hurbildu zitzaien.

Eskuan linterna zuela atezaina hurbildu zitzaien.

Estaba sentado con los pies apoyados en la mesa.

Eserita zegoen,   oinekin mahai gainean jarrita.

Eserita zegoen,   oinak mahai gainean jarrita.

Zalantzarik izanez gero, jarri gurrekin harremanetan, gure sare sozialen bidez:

@udaberriaeus (Facebook, Twitter, Instagraman, You Toube).

Gaiaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, hona hemen material batzuk:

Turismoaren onurez eta kalteez.

Turismoak ez du aberastasuna sortzen.

Jasangarritasunak mugak jartzea eskatzen du

Zer ari da gertatzen Everest mendian?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.