Denbora eta maiztasuna nola adierazi
Gertaera baten denbora-maiztasuna zenbakiz adierazi nahi badugu, honako egitura hauek baliatu: Hamar minutuan behin Hamar minututik behin Hamar minuturik behin Hamar minutuz behin Hamar minututik hamabost minutura Beraz, zuzenak dira honako hauek: Hiru hilean behin ordaindu behar dugu mailegua. Labearen erlojuak bost segundoan behin neurtzen du egosaldia. Radarrak 25 segundutik behin neurtzen du…










