Ekaineko bigarren asteburuan Urduñara hurbildu ginen zenbait familia, eta hiribildua ezagutzeaz gain, tokiko ekoizleekin egoteko aukera ere izan genuen. Baina, batez ere, aukera paregabea izan zen euskaraz hitz egin, jolastu, poteatu, paseatu, bizi eta gozatzeko!

Jakin nahi duzue zer egin genuen? Bada ikusi, ikusi…

Urduña ezagutzen

Esti gidari apartari esker, Urduñaren historiaren berri izan genuen eta hiribilduko eraikinik garrantzitsuenak ezagutu ahal izan genituen.

Barnetegi Udaberria Euskaltegia familias
Barnetegi Udaberria Euskaltegia familias

Barraskibide-Oilobide

Lendoño Goikoan, Urduñatik oso hurbi, Ainhoak barraskilo-haztegi bat dauka eta barraskiloak hazteko sekretu guztiak kontatu zizkigun. Gainera, bere oilo ekologikoak ere erakutsi zizkigun eta arrautzak antolatzen laguntzen utzi zigun.

Tologorri-Santa Klara marmeladak

Santa Klara baserrian, amonak egin zigun ongietorria, eta sasoiko fruituak jatera eraman gintuen baratzera. Fruta ekologiko eta zaporetsuaz gain, Tologorri marmelada gozoak ere dastatu ahal izan genituen.

Barnetegi Udaberria Euskaltegia familias
Barnetegi Udaberria Euskaltegia familias

Ikusten duzuen moduan, primeran pasa genuen, eta pena handiz agurtu genuen elkar, baina datorren urtean berriz ere elkartzekotan geratu ginen. Eta zuek zer? Animatuko al zarete datorren ikasturtean asteburu oso bat euskaraz pasatzera?

Barnetegi Udaberria Euskaltegia familias
Barnetegi Udaberria Euskaltegia familias

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.