33 ezkil. Miren Gorrotxategi
Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago.
Horrela hasten da Miren Gorrotxategik idatzitako cizeneko liburua. Baserri giroko nobela beltza honek ez du misterioa oinarri bakarra. Izan ere, idazleak gizarte-kritika eta eztabaida gaiak jorratzea du gogoko.
Aurten, 33 ezkil . irakurri eta landu dugu B2, C1 eta C2 taldeetan. Aurreko ikasturteetan bezala, aztertu dugun liburuaren Irakurketa jarraitua egingo dugu.
Ekimena apirilaren 11n izango da, Oihanederren, Betolaza aretoan. Beraz, liburua irakurri ez baduzue, oraindik garaiz zabiltzate. Ez ezazue galdu 33 ezkil nobela erakargarri bezain iradokitzailea irakurtzeko aukera hau.
Liburua irakurri duzuenok
- Zergatik ez diguzue zuen iritzia ematen?
- Ba al zenekiten gertaera erreal batean oinarriturik zegoela?
- Gustatu al zaizue flashback-en erabilera?
- Zer deritzozue Ferminek hartutako erabakiari?
- Erraz irakurri duzue?
- Hunkitu zaituzte istorioak?
Sarrera honen amaieran idatz ezazue zuen ikuspuntua, Udaberriako gainontzeko ikasleekin partekatzeko. Anima zaitezte!
