Duela aste batzuk jakin genuen Alea aldizkariaren bitartez miniaturazko sukaldaritzaren hiriburua izango dela Gasteiz. Martxoaren 8tik 14ra Miniature Pintxos Congress biltzarraren bosgarren edizioa egingo da gure hirian eta ospe handiko hainbat sukaldari (Andoni Luis Aduriz, Aizpea Oihaneder, Paul Arrillaga, Samanta Leskes eta Barbara Buanache) eta bisitari ugari erakarriko ditu.
Aste honetan, horrelako ekitaldiei buruz zein iritzi duzuen jakin nahi dugu eta, zuen ustez, Euskal Herriko pintxorik onenak non jaten diren:
-
Donostiako pintxoak omen dira Euskal Herriko onenak. Ados al zaude?
-
Zer iruditzen zaizu gaur egungo sukaldaritza modernoa, alegia, plater handian jateko txikia jartzea?
-
Zer iruditzen zaizu Gasteizen era honetako ekitaldiak antolatzea? Onuragarria al da hiriarentzat? Eta bertoko biztanleentzat?
Idatziguzu zure iritzia iruzkinetan.
Argazkia: Pixabay
Ez bakarrik Donostian, Gasteizen eta Euskal Herri osoan ere badago pintxoak egiteko ohitura eta Donostikoak bezain onak dira. Nahiz eta nik sukaldaritza moderno hau oso gustuko ez izan, gure hirietan horrelako ekitaldiak antolatzea ondo iruditzen zait. Onuragarria da bai hiriarentzat, bai bertako biztanleentzat, oso giro ona sortu ez ezik, hiriko ekonomia ere bultzatu bultzatzen da eta.
Denok dakigu Donostiako pintxoak oso onak direla, baina Gasteizen ere badaukagu gure gastronomia kultura luzea. Gero eta taberna gehiagotan saltzen dituzte pintxoak, eta haien kalitatea gero eta hobea da. Prezioaren aldetik, Donostiakoak baino merkeagoak dira, eta horrek jende gehiago erakartzen du. Bestalde, esan behar dut inoiz ez dudala gaur egungo sukaldaritza modernoa dastatu, baina gustatuko litzaidake behintzat, behin probatzea. Agian ez duzu hainbeste jaten, baina mokaduak oso zaporetsuak izaten dira. Oso ondo iruditzen zait Gasteizen honelako ekitaldiak antolatzea, oso onuragarriak direlako bai hiriarentzat, bai biztanleentzat. Ekonomia eta turismoa bultzatzen dute, eta hiriko jendeak pintxoak jaten goza dezake.
Nire ustez, ondo dago horrelako ekitaldiak antolatzea, gure hiria beste hiri batzuen parean jartzen delako. Horrela, ostalaritzan lan egiten dutenek profesionalizatzen jarraitzen dute eta sektorearen garapena bultzatzen da. Bestalde, turismoa erakartzen du eta hemengo jendearen kontsumoa ere igotzen da. Beraz, ondo iruditzen zait horrelakoak antolatzea, gure gastronomia edo pintxo kultura asko hobetzen delako eta ez direlako beste lekuetan bezain garestiak.
Honelako ekitaldiak antolatzeari ondo deritzot, gure hiriko turismoa bultzatzen dutelako. Euskal Herrian, orain arte, sukaldaritza arloan Donostia izan da ohoreak eta arrakasta eskuratu dituen hiri bakarra. Zorionez, egun, Gasteizko pintxoak Donostiakoak bezain landuak eta zaporetsuak dira eta askoz gutxiago balio dute.
Beraz, has gaitezen jaki txiki,goxo eta erakargarriak dastatzen.
Denok dakigunez, Donostiako pintxoak oso ospetsuak dira, baina beste leku batzuetan ere pintxo gozoak egoten dira.
Sukaldaritza modernoari dagokionez, jendeak platera ordaintzen du eta, gainera, gosez geratzen da; beraz, ez duela merezi uste dugu.
Gasteizen sukaldaritza ekitaldiak antolatzea oso onugarria dela uste dugu, bai bertoko jendearentzat, bai atzerritarentzat; honela gure janaria eta ohiturak ezagutu ditzake jendeak.
Orain dela urte batzuk pintxo hitza entzuten genuenean, nahi eta nahi ez Donostian pentsatzen genuen. Baina hori ez da egia dagoeneko. Donostiako pintxoak oso onak dira, bai, baina oso garestiak ere bai. Gainera, hiri horretako tabernak jendez gainezka egon ohi dira. Horregatik, gure ustez, Gasteizko pintxoak Donostiakoak bezain onak dira. Oraintxe bertan pintxorik onenak aukeratu beharko bagenitu, Gasteizkoak hautatuko genituzke dudarik gabe. Adibidez, Sagartoki edo Hamaika tabernetan aurki ditzakegunek kalitate eta zapore ezinhobea eta prezio egokia dute.
Eta guri estilo modernoa asko gustatzen zaigu. Zergatik? Iruditzen zaigu hobe dela kantitate txika jatea. Izan ere, asko jaten baduzu, jan eta gero ez da posible solasaldi bat egitea.
Oso ondo dago Gasteizen ekitaldiak antolatzea eta pintxoei buruzkoak badira, hobeto. Espero dugu bat probatu ahal izatea.
Donostiako pintxoak ospentsuenak eta garestienak direla pentsatzen dugu, baina bai Bilbon, bai Gasteizen zabaldu da pintxoen kultura. Gateizkoak garenez gero, uste dugu hemen gero eta ohitura handiagoa dagoela pintxoak jateko.
Sukaldaritza modernoari dagokionez, gure iritziz, ez dauka zerikusirik tradizionalarekin, garestiagoa delako; gainera, sukaldaritza modernoan ohituta daude janari gutxi plater handietan jartzen, zeren eta platerak landuak baitira.
Gasteizen honelako ekitaldiak egitea primeran iruditzen zaigu, onuragarria baita bai hiriarentzat, bai biztanleentzat, horrelako ekitaldiek guztioi ematen digutelako pintxo desberdinak dastatzeko aukera.
1- Nahiz eta Donostiako pintxoek ospe handia izan, Euskal Herri osoan gero eta pintxo bereziagoak eskaintzen dira.
2- Egia esan, sukaldaritza modernoan plater handiak eta janari gutxi jartzen dituzte; hala ere, ahal dugun guztietan jatetxe berezi horietara joatea gustatzen zaigu, esperientzia ona edukitzeko.
3- Ekitaldi horiek onurak ekartzen dizkigute: giro ona sortzeaz gain, hiriko ekonomia bultzatzen da.
Pintxoen inguruan sortutako turismoa onuragarria da hirientzat, jende mugimendua eragiten duelako. Ospetsuenak Donostiakoak dira, baina ez dira Euskal Herriko onenak; bai, ordea, garestienetakoak.
Ondo dago Gasteizen proposatutako ekitaldia, Gasteizeko pintxoak ezagutarazteko. Gure ustez, kongresuari ez diote garrantzi handirik eman, ekitaldiari buruzko informazio falta nabaritu dugulako.
Patata tortilla, piper beteak edo Brasilgo olioarekin egindako esferifikazioa, denoi gustatzen zaizkigu pintxoak, eta onak badira, are gehiago. Baina, antza denez, beti zilborrari begiratzen diogu. Trantziorik gabe amonaren sukaldaritza bazterrean uzteak eta teknika ezin bitxiagoetan sartzeak badauka zentzurik? Batzuetan, ematen du pintxo eta sukaldaritza modernoa negozio hutsa baino ez dela, eta hainbestetan gertatzen den bezala bidean galdu egin garela. Zaharrak eman arren, antzinako sukaldaritzaren alde agertu nahi genuke. Itzul gaitezen txoripanera!!!
Gure ustez, Donostiako pintxoak onak dira, baina ez Gasteizkoak bezain onak. Gainera, pintxoak ebaluatzen dituztenak profesionalak dira, hau da, gustu desberdinak dituzte, pertsona espezializatuekin konparatuta. Halaber, adituek pentsatzen dute hobe dela janari gutxi jartzea plater handian jateko; gu, berriz, ez gaude ados; hau da, guretzat kantitatea nahiz kalitatea inportanteak dira. Bestalde, ekitaldi hauek antolatzea onuragarria da bai hiriarentzat, bai bertoko biztanleentzat, ekonomia eta turismoa handitzen dituztelako.
Egia da Donostiako pintxoak oso landuak direla, baina pixkanaka-pixkanaka Gasteizkoak hobetzen ari dira eta, gainera, merkeagoak dira. Bestalde, Gasteizen era honetako ekitaldiak antolatzeari ondo deritzogu, euskal gastronomiaren ezagutza zabal dadin; izan ere, horrek turismoa areagotu egiten du. Horrez gain, bertako sukaldariek sukaldaritza modernoa ezagutarazi dezakete, jende arruntak ez baitu ezagutzen, nonbait. Hori dela eta, jendeak nahiago du plater beteak jan, nahiz eta, gure ustez, sukaldaritza modernoaren kalitatea hobea izan.
Donostiako pintxoak oso onak dira, baina Gasteizkoak pixkanaka-pixkanaka hobetzen ari dira praktikaren poderioz. Gaur egungo sukaldaritza modernoak oso aurkezpen ona dauka, baina ez du plater handiek beste kentzen gosea; gainera, plater horiek oso garestiak dira.
Gasteizen ekitaldi hauek antolatzea ounuragarria da hiriarentzat, hemengo gastronomia bultzatzen delako eta beste hiri batzuetako jendea erakartzen baitu. Horrela, ospea lortzen dugu, eta bildutako diruari esker, Arabak aurrera egingo du.
Gaur egun, euskal gastronomia asko garatu da. Donostia beti leku ona izan da tapei dagokienez. Baina, azken urteotan, Gazteiz eta Bilbo asko garatu dira. Gaur egun, pintxo bat erosten duzunean, gosez geratzen zara. Gure ustez, pintxoak handiagoak izan behar dira. Gure iritzia ez dugu emango, zerem inoiz ez gara joan honelako ekitaldi batera.
Gure ustez,Donostiako pintxoak munduko pintxo onenak dira eta munduko leku askotako pertsonak etortzen dira pintxo horiek probatzera. Oraingo sukaldaritza modernoa ez zaigu gustatzen janari gutxi jartzen dutelako, nahiz eta oso goxo egon. Bukatzeko, horrelako ekitaldiak oso positiboak dira hiriko jendearentzat; izan ere, gero eta jende gehiago etortzen da hirira gure gastronomia ezagutzera.
Gure ustez, Donostiako pintxoak ez dira onenak, gaur egun Gasteizen dauden pintxoak Donostiakoak bezain onak baitira. Gasteizko tabernetan gero eta pintxo mota gehiago daude eta denak zaporetsuak eta nahiko merkeak dira. Gaur egungo sukaldaritza modernoari dagokionez, ez du zerikusirik duela urte batzuk zegoen sukaldaritzarekin. Sukaldaritza modernoa garestia da eta, gainera, jendea gosez ateratzen da jatetxeetatik sukaldaritza mota hau probatu ondoren. Ekitaldi hau onuragarria da hiriarentzat, herri desberdinetako jendea erakartzen baitu, eta turismoa bultzatzen duelako. Bestalde, jendeari gustatzen zaio bai parranda egitea, bai poteatzea eta horrelako ekitaldiak aukera ezin hobea dira horretarako.