Neguan sartuta bagaude ere, denbora pasa ahala egunak luzeagoak direla antzematen dugu. 

Otsailaren hasieran hiru egun seinalatu ditugu:

Kandelario, San Blas eta Agate Deuna egunak

Neguko festak: Otsaila

 

  • Kandelario eguna: otsailak 2

Negua amaitzeko eguraldia iragartzen du.

Herri-tradizioak dioenez, negua luzea edo laburra izango den neurtzen da egun horretako eguraldiaren arabera.

Hona hemen hainbat esaera zahar:

Kandelario bero, negua dator gero.

Kandelario hotz, negua joan da motz.

Kandelario euria, laster da udaberria.

Kandelario eguzki, negua dator atzetik.

 

Kandelario eguna kandelak pizteko eguna da . Argi txiki horietaz baliatuta, neguaren iluntasuna  uxatu nahi dugu, udaberria erakartzeko.

  • San Blas eguna: otsailak 3

Eztarriak babesteko sokak eta San Blas opilak

Tradizioaren arabera, San Blasek gure eztarrien osasuna zaintzen  omen du. Egun horretan San Blas soka deiturikoa nonahi ikus dezakegu askoren lepotik zintzilikatuta.

Horrela dio esaera zaharrak:

San Blas, ito arte hartu arnas.

Bestalde, San Blas opilak jateko ohiturari jarraituta, eztarriko minetatik salbu egongo gara.

  • Agate Deunaren bezpera: otsailak 4

Kopla kantari

«Santa Ageda bezpera dugu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua duguna…». Toki bakoitzeko aldaerak aldaera kopla horrexekin bertaratzen dira aterik ate Santa eskean ari direnak.

Etnologoen arabera, nekazari giroko negu gordinetan sorturiko ospakizuna da Santa Ageda bezperakoa, eta zenbaitek inauteriekin lotzen dute. Makila handien hotsak zein Santa Agedaren ohorez egiten diren eta egin izan ohi diren hainbat ospakizunek, mundu ikuskera berezkoaren aztarnak gordetzen dituztela diote.

Iturria: ikasbil eta Berria (moldatuak)

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.