Azterketa garaia dugu hau. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak egiten ari zarete, azken boladan. Dagoeneko, zuetariko askok idatzizko proba egin duzue, eta hurrengo urratsa ahozkoa egitea izango da.
1.-Zertan datza azterketa?
Ahozko azterketak bi zati ditu:
- Gaia azaldu eta iritzia eman
- Bat-bateko elkarrizketa.
1.-GAIA AZALDU ETA IRITZIA EMAN:
Kontuan izan 15 edo 20 minutu izango dituzula testua irakurri eta gai horren garapena prestatzeko. Ondoren, 5 minutu izango dituzu gaia ahoz azaltzeko.
Horretarako honako gidoi honi jarraitzea gomendatzen dizugu:
A. Aurkezpena
Oso inportantea da, ezer baino lehen, testuaren aurkezpena egitea.
Horrek esan nahi du gaiari heldu baino lehen, artikuluan dauden honako osagai hauek aipatu behar dituzula:
Nork idatzia
Zein helbururekin /Zertarako (TESIA)
Zein testu mota den
Noiz eta non argitaratua
B. Artikuluaren ahozko laburpena egin behar duzu.
Egin eskema bat (zuhaitz-eskema eta buru-mapa bat) on bat egin ideiak ordenatzeko.
Eskema hori erabili ahal izango duzu azterketan.
Ez irakurri eskema, ez baita irakurtzeko sortutako. Eskema gida baino ez da, mintzaldian garatu beharreko ideien hurrenkera adierazten duen gida, besterik ez.
Hierarkizatu lehengo eta bigarren mailako ideiak. Kontatzeko orduan, ez errepikatu testuan dauden moduan, zure hitzak erabili ideiak azaltzeko.
Egin ahaleginak, testuko hiztegi espezifikoa erabiltzeko.
C. Emandako gaiaren inguruko iritzia azaldu.
Hitzalditxoa bukatuta, gaiaren gaineko iritzia emateko eskatuko zaio beste azterketariari, galdera orokor edo zehatz baten bitartez. Hortaz, adi egon bikotekideak esaten duenari.
2.- Bat-bateko elkarrizketa:
Bakoitzak ikuspegi bati eutsi, arrazoitu eta bestea konbentzitzen ahalegindu beharko duzue.
Komeni da batak besteari hitz egiten uztea, bestea zer esaten ari den entzutea eta entzun ondoren erantzutea.
Garrantzitsuena da besteari entzun ondoren kontra edo alde egitea, arrazoiak emanez, argudioak erabiliz eta, nahi baduzue, adibideak jarriz.
Bikotekideari begiratu: normalean, aztertzaileei begiratzeko joera izaten duzue; bada, ez! Zuek, berez, beste azterketariarekin egin behar duzue berba.
Ondorengo esteketan aurkituko dituzu ahozko proba prestatzeko aholkuak, probaren atalak eta xehetasunak, ebaluazio-irizpideak, azterketa-ereduak eta bestelako materialen erreferentziak.Ikasbil.eusetik jaso ditugu
C1 mailako ahozko probetan bildutako akatsik ohikoenak
C1 mailako ahozko proba prestatzeko informazioa eta baliabideak