Skip to content
945223433udaberria@udaberria.eusAbendaño, 48 bajo - 01008 Gasteiz
Idazkaritza: AL-OR: 8:30-13:30 h / 16:00-19:30 h
FacebookTwitterInstagramYouTube
Udaberria EuskaltegiaUdaberria Euskaltegia
Udaberria Euskaltegia
Euskara bertatik bertara!
  • Nor gara
  • Ikastaroak
    • ‼️ 2025-2026 ikasturtea
    • ‼️ 25-26 Ume-gazteak
    • ‼️ On line ikastaroak
    • ‼️ Urduña
  • Ikaslearen txokoa
  • Bloga
  • Lan-poltsa
  • Harremanetarako
  • ES|EU
  • Nor gara
  • Ikastaroak
    • ‼️ 2025-2026 ikasturtea
    • ‼️ 25-26 Ume-gazteak
    • ‼️ On line ikastaroak
    • ‼️ Urduña
  • Ikaslearen txokoa
  • Bloga
  • Lan-poltsa
  • Harremanetarako
  • ES|EU

Ba al dakizu zer den irakurraldi ireki edo/eta jarraitu bat? Parte hartu al duzu inoiz halakoren batean?

Irakurraldi jarraitu eta ireki baten helburua idazle edo liburu bat omentzea izaten da eta, aldi berean, honako hauek bultzatzea: literatura, hizkuntza jakin bat, irakurzaletasuna, ozenki eta jendaurrean irakurtzearen plazera…

2014. urtetik, Udaberria euskaltegiak urtero-urtero antolatu du irakurraldi irekia helburu horiekin guztiekin. Aurten, gainera, euskaltegiak 40. urteurrena ospatzen duenez gero, Udaberriaren IV. Irakurketa Irekia berezia izango da oso, batetik, liburu bakarra irakurri ordez hiru irakurriko ditugulako, eta bestetik, aurten aukeratutako egilea Udaberriako irakasle izandako Patxi Zubizarreta dugulako.

Patxi irakurle amorratua da txikitatik, eta umetan nahiago izaten zuen etxean irakurtzen eta ogitartekoak jaten geratu lagunekin kalera irten baino. Dena dela, ez zuen sekula idazle izatearekin amets egin, baina, bizitza zer den!, egun idazle oparoa da, eta helduen literaturan eta itzulpengintzan lan asko egindakoa den arren, haur eta gazte literaturan argitaratutako lanengatik da bereziki ezaguna, eta hiru aldiz eskuratu du Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria.

Liburuei dagokienez, hiru aukeratu ditugu, ahalik eta jende gehienak parte hartzea nahi dugulako. Horregatik, B1, B2 eta C1 mailetan irakurtzeko egokiak izan daitezkeen liburuak hautatu ditugu.

B1eko ikasleek Gutun harrigarri bat ipuin luzea irakurriko dute. Testu honen protagonistak gutun harrigarri bat jaso du: arabieraz idatzita dago, eta gutuna baino gehiago ipuin bat da. Eta orain berak beste gutun bat, beste ipuin bat, idatzi beharko dio gutuna bidali dionari. Eta gutuna euskaratik arabierara itzul dezan oso itzultzaile bitxiarengana jo beharko du…

B2ko ikasleek antzezlan-itxurako Mundua lo dagoen bitartean irakurriko dute. Horela, gauez bakarrik esan daitezkeen kontuen berri izango dugu gauero-gauero gautxorien kezkak, nahiak, tristurak eta zirrarak uhinen bidez zabaltzeaz arduratzen den Karlos irrati-esatariarekin, bere ohiko kolaboratzaileekin eta zuzenean deitzen duten entzuleekin batera.

Irakurraldi Irekia

Amaitzeko, C1eko ikasleek Laranja bat zaborretan nobela laburra irakurriko dute, eta Egipto urrunera, Kairora eramango gaituzte, bertan bizi baita Karabino, istorio honen protagonista. Karabino gaztea zaborrez inguratuta bizi bada ere, bere baitan ez da lohirik, ametsak baizik. Amets horiek noraino eramango duten ikusi behar baina…

Istorio horiek guztiak entzun nahi badituzu, badakizu, hurbildu apirilaren 5ean, asteazkena, Oihanederreko Ortuño aretora, goizean, 8:00etatik 12:30era, edo arratsaldean, 15:30etik 19:00etara. Eta Patxi Zubizarreta gertutik ezagutu nahi baduzu, ez galdu aukera, 19:00etatik aurrera irakurleen galderei erantzungo baitie.

Irakurraldi Irekia
Irakurketa
Category: Irakurketa jarraituaBy Nerea Gallastegi2017 March 31, FridayLeave a comment
Lagundu zabaltzen

Author: Nerea Gallastegi

Post navigation

PreviousPrevious post:Idatzizko azterketarako aholkuakNextNext post:Bideo Lehiaketa

Honekin lotura duten post-ak

Badator Udaberriaren VI. Irakurketa Jarraitua!
9 April, 2019
Cartel Irakurraldi Irekia
BADATOR UDABERRIAREN V. IRAKURKETA IREKIA!
26 April, 2018

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Calendario 2025-2026 ikasturtea orokorra
Azterketa Ofizialak Mailatzeko egunak
Ikastaroak
  • 2025-2026 ikasturtea
  • Ume-gazteak
  • Cursos On line Euskera
  • Urduña
Kategoriak
agenda azterketak baietz euskaraz! barnetegi erakusketa euskadi Euskara bertatik bertara euskaraldia gramatika zalantzak Guk euskaraz ikasleak Irakurketa jarraitua Jarduera lehiaketak martxoak8 Ohiturak Sin categoría udaberria Zinemaren txokoa zuen txokoa
Kontaktua

ABENDAÑO

Abendaño, 48 – 01008 Gasteiz

URUGUAI

Uruguay, 9 – 01012 Gasteiz

GASTEIZ HIRIBIDEA

Gasteiz hiribidea, 46 – 01008 Gasteiz

Find us on:

FacebookTwitterYouTubeInstagram
Ikastaroak
  • 2025-2026 ikasturtea
  • Ume-gazteak
  • Cursos On line Euskera
  • Urduña
Kontaktua
Al rellenar nuestro formulario estás aceptando nuestra política de privacidad (+ info)

Submitclear

Eusko Jaurlaritza
EUSKARALDIA
BOGA
BOGA
HABE
Udaberria Elkartea ©2024 · Diseño ALUNARTE
  • Lege oharra
  • Política de cookies (UE)
  • Política de privacidad
Pie

Irisgarritasuna/Accesibilidad