JOAN NAHI AL DUZU ASTEBURU-PASA DOAN ZURE LAGUNEKIN LEKU ZORAGARRI BATERA? BADA, ADI!
MARTXAN BAITA UDABERRIAREN l. BIDEO LEHIAKETA!
Udaberria euskaltegiak 40. urteurrena betetzen du aurten, eta era berezian ospatu nahi dugunez, zuek guztiok ospakizunean parte hartzea nahi dugu.
Horregatik, bideo bat prestatzeko proposatzen dizuegu. Bideoak, gehienez ere, bi minutuko iraupena izango du eta, jakina, euskaraz egin beharko duzue. Horrez gain, UDABERRIA hitza agertu beharko da (idatzita edo ahotsean), eta zuek ere ager zaitezkete, nahi izanez gero.
Hiru eta bost pertsona arteko taldea osa dezakezue bideoa prestatzeko, eta gustukoen duzuen gaia eta estiloa aukeratu: ipuina, kanta, flasmob-a, bideoklipa, txotxongiloak, mannequin challenge-a … Beraz, eragin buruari eta jarri martxan sormena!
Eusbaltegiko ikasleak ez diren pertsonek ere har dezakete parte.
Bideoak aurkezteko azken eguna 2017ko apirilaren 2a izango da.
lrabazleak aukeratu ahal izateko, bideoak Udaberriaren sare sozialetan partekatuko ditugu: Facebook-en, Twitter-en eta lnstagram-en, eta “Gustuko dut” eta iruzkin PUBLlKO gehien jasotzen dituen bideoa eta partekatuena izango da irabazlea.
SARIA: Astebururako egonaldia … Jakin nahi duzu non? Bada, egon adi, !aster emango baitugu xehetasun gehiago (eta badakigu gustuko izango duzuela).