World Press Photo Erakusketa

Abenduaren 12an, urtero bezala, larunbateko ikasleak eskolaz kanpoko jarduera batera eraman nituen, World Press Photo erakusketa ikustera, hain zuzen ere. Aurten, 20 urte dira Gasteizko hirian  World Press Photo fotokazetaritzaren nazioarteko lehiaketa ezagunenaren erakusketa ikusgai izaten dugula.  Lehiaketa 1955ean Holandan sortu zen eta gure hirian badugu ikusteko aukera paregabea. 10:40an aldera euskaltegitik alde egin genuen Oihanederrera, Montehermoso jauregira, joateko.…

ESTEBAN ARRIBASI ELKARRIZKETA

Noiz egin zenuen Udaberria euskaltegiko murala? Bada, zaila egiten zait data gogoratzea, zehatz-mehatz. Baina nik esango nuke 1976an izan zela. Bai, pasadizo bat dut gogoan, hauxe: aldamioaren gainean nengoela Espainiako poliziak (garai hartako grisak) igaro ziren errepidetik, eta goitik behera begiratu ziguten horma ondoan geundenoi, zerbaiten susmagarriak izango bagina bezala. Jakina, martxoa zen, 1976ko martxoa,…

Txapela buruan, ibili munduan

Gaztelaniazko“con” preposiziodun esapideen analogia dela eta, honelako egiturak irakurri eta entzun daitezke euskaraz: Oineko hatz batekin apurtuta jokatu zuen. Maleta batekin eskuan etorri zen. Diruarekin poltsikoan joan zen zinemara. Halako esapideek, oro har, NOLA galderari erantzuten diote, eta ez dira NOREKIN kasuaren bidez adierazi behar euskaraz. Adibidez: Jugó con un dedo del pie roto. Oineko…

Bizitza erdigunean jarri digute euskaltegiko A2ko ikasleek

Bizitza erdigunean jarri digute euskaltegiko A2ko ikasleek: bizitzaren erritmoa, ohitura osasungarriak, ongizate emozionalak, besteak beste, landu eta gurekin konpartitu nahi izan dute.  Zauden mailan zaudela,  ez galdu beraiek egindako lan polit hauek. Zorionak A2ko ikasleoi,  hasierako maila izan arren, hurbileko bizipenak adieraztea ez dela horren zaila erakutsi duzuelako!