Barnetegi Udaberria Euskaltegia familias

Asteburu-pasa euskaraz!

Ekaineko bigarren asteburuan Urduñara hurbildu ginen zenbait familia, eta hiribildua ezagutzeaz gain, tokiko ekoizleekin egoteko aukera ere izan genuen. Baina, batez ere, aukera paregabea izan zen euskaraz hitz egin, jolastu, poteatu, paseatu, bizi eta gozatzeko! Jakin nahi duzue zer egin genuen? Bada ikusi, ikusi… Urduña ezagutzen Esti gidari apartari esker, Urduñaren historiaren berri izan genuen…

Cartel Irakurraldi Irekia

BADATOR UDABERRIAREN V. IRAKURKETA IREKIA!

Joan berri zaigu Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta ziur batzuk oraindik liburu eta literatura gosez zaudetela. Bada, ez larritu, berehala iritsiko baita Udaberriaren V. Irakurketa Irekia! Aurten Alberto Ladrón Aranaren Jainkoen zigorra nobela beltza aukeratu dugu. Liburu hau Leire Asiain inspektorea protagonista duen hirugarrena da, baina, lasai, ondo irakurri, ulertu eta disfrutatzeko, ez dago aurreko biak…

Munduan beste asko bezala

Munduan beste asko bezala…

Munduan beste askok bezala, euskaldunok ere atsegin ditugu istorioak. Gaur egun, zinea da istorioak kontatzeko gehien erabiltzen den baliabideetako bat, eta euskaldunon ekarpena oparoa izan da alor horretan azken urteotan: Aupa Etxebeste!; Kutsidazu bidea, Ixabel; 80 egunean; Loreak; Amama; Handia; Errementari…. Gainera, film horietako asko arrakastatsuak izan dira: batzuek ikusle-kopuruaren errekorra hautsi dute; beste batzuek…

Bideo lehiaketa

BIDEO GUZTIAK IKUSGAI SARE SOZIALETAN

Bukatu da Udaberriaren II. Bideo Lehiaketara bideoak aurkezteko epea, eta guztira hamar bideo jaso ditugu: euskaltegian B2.1, B2, C1B2 eta C2ko ikasleak animatu dira parte hartzera; Presentación de María ikastetxeko gaztetxoek lau bideo aurkeztu dituzte, eta Osakidetzako mintzameneko eta Arabako Psikiatrikoko taldeek bideo bana. Mila esker guztioi lan ederra egin duzue! Eta parte hartu ez…

Pintxorik onenak Gasteizen?

Pintxorik onenak Gasteizen?

Duela aste batzuk jakin genuen Alea aldizkariaren bitartez miniaturazko sukaldaritzaren hiriburua izango dela Gasteiz. Martxoaren 8tik 14ra Miniature Pintxos Congress biltzarraren bosgarren edizioa egingo da gure hirian eta ospe handiko hainbat sukaldari (Andoni Luis Aduriz, Aizpea Oihaneder, Paul Arrillaga, Samanta Leskes eta Barbara Buanache) eta bisitari ugari erakarriko ditu. Aste honetan, horrelako ekitaldiei buruz zein iritzi duzuen…

BERRIKUNTZAK UDABERRIA EUSKALTEGIAREN BLOGEAN!

ADI! BERRIKUNTZAK UDABERRIA EUSKALTEGIAREN BLOGEAN!

Orain arte Udaberria euskaltegiaren blogean hainbat informazio baliagarri aurki zenezaketen (azterketei buruzko informazioa eta aholkuak, lehiaketak, Irakurraldi Irekiaren inguruko xehetasunak…), baina hemendik aurrera, bloga irakurtzeko ez ezik, idazteko ere erabili ahal izango duzue. Bai, ondo irakurri duzue, idazteko! Eta horretarako, hiru atal jarriko ditugu martxan: Baietz euskaraz! Euskaltegitik kanpo euskaraz aritzeko aukera gutxi duzu? Uste duzu ez…

2. Udaberria Bideo Lehiaketa!

UDABERRIAREN II. BIDEO LEHIAKETA!

BURUARI ERAGIN, SORMENA MARTXAN JARRI ETA ASTEBURU-PASA EDERRA IRABAZTEKO PREST? BADA, ADI! HEMEN DA UDABERRIAREN II. BIDEO LEHIAKETA! Iaz ez zenuten astirik izan? Ez zitzaizun ezer bururatu? Parte hartu bai, baina ez zenuten saririk eskuratu? Bada, aurten ere baduzue aukera! Animatu eta hartu parte Udaberriaren II. Bideo Lehiaketan! Erraz-erraza da: Hiru eta bost pertsona arteko…