Inora joatekotan, Berlinera joango nintzateke

-T(z)ekotan

Noiz erabili tzekotan

Noiz erabili –t(z)ekotan:

 

 1.-  Baldintza eta ondorioan aditz bera  adierazten denean.

 

*Inora joanez gero, Berlinera joango nintzateke.

  Inora joatekotan, Berlinera joango nintzateke.

 

*Inorekin ezkonduz gero, zurekin ezkonduko nintzateke.

  Inorekin ezkontzekotan, zurekin ezkonduko nintzateke. 

  

2.- Ondorioak adierazten duen ekintza baldintza­koa baino lehen gertatzen denean ere erabiltzen da.

 Noiz erabili tzekotan

Ondorioaren ekintza, baldintzarena baino lehenago gertatzen da.

 

*Zinemara joanez gero, goizez hartu beharko ditugu sarrerak.

 Zinemara joatekotan, goizez hartu beharko ditugu sarrerak.

(Azalpena: lehendabizi sarrerak hartu, eta gero zinemara joateko)

 

*Medikuarena joanez gero, hitzordua telefonoz eskatu beharko duzu.

 Medikuarena joatekotan, hitzordua telefonoz eskatu beharko duzu.

 

*Akelarre jatetxera joanez gero, lekua eskatu beharko dugu aldez aurretik.

 Akelarre jatetxera joatekotan, lekua eskatu beharko dugu aldez aurretik.

 

*Inauterietan mozorrotuz gero, berehala hasi beharko dugu mozorroa prestatzen.

  Inauterietan mozorrotzekotan, berehala hasi beharko dugu mozorroa prestatzen.

3.- T(z)ekotan-en azpian nahi edo behar

 

*Matematika-azterketa gaindituz gero, egunero ikasi egin beharko duzu.

 Matematika-azterketa gainditzekotan, egunero ikasi egin beharko duzu.

 

*Irlandara joanez gero, has zaitez ingelesa ikasten.

 Irlandara joatekotan, has zaitez ingelesa ikasten.

 

*Botikak hartuz gero, ondo irakurri argibideak.
 Botikak hartzekotan, ondo irakurri argibideak.

 

Espero dugu azalpen hauek erabilgarriak izatea!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Post comment