Kukutik kukura

1.- Kukuaren inguruko bitxikeriak Nork ez du ezagutzen kukuaren kantu ozena, udaberriaren igarlea? Ezbairik gabe, hegaztien munduan kanturik ezagunena da kukuarena. Martxoaren 21ean hasi da ofizialki udaberria, baina askok uste dutenez, kukuak iragartzen du urtaro honen hasiera. Antzinako euskaldunen egutegiak bi urtaro besterik ez zituen (uda eta negu), eta Ama Birjina Martxoko egun horixe (martxoak…

Denbora eta maiztasuna nola adierazi

Denbora eta maiztasuna nola adierazi

Gertaera baten denbora-maiztasuna zenbakiz adierazi nahi badugu, honako egitura hauek baliatu: Hamar minutuan behin Hamar minututik behin Hamar minuturik behin Hamar minutuz behin Hamar minututik  hamabost minutura   Beraz, zuzenak dira honako hauek:   Hiru hilean behin ordaindu behar dugu mailegua. Labearen erlojuak bost segundoan behin neurtzen du egosaldia. Radarrak 25 segundutik behin neurtzen du…

Txapela buruan, ibili munduan

Gaztelaniazko“con” preposiziodun esapideen analogia dela eta, honelako egiturak irakurri eta entzun daitezke euskaraz: Oineko hatz batekin apurtuta jokatu zuen. Maleta batekin eskuan etorri zen. Diruarekin poltsikoan joan zen zinemara. Halako esapideek, oro har, NOLA galderari erantzuten diote, eta ez dira NOREKIN kasuaren bidez adierazi behar euskaraz. Adibidez: Jugó con un dedo del pie roto. Oineko…