Inora joatekotan, Berlinera joango nintzateke
-T(z)ekotan
Noiz erabili –t(z)ekotan:
1.- Baldintza eta ondorioan aditz bera adierazten denean.
*Inora joanez gero, Berlinera joango nintzateke.
Inora joatekotan, Berlinera joango nintzateke.
*Inorekin ezkonduz gero, zurekin ezkonduko nintzateke.
Inorekin ezkontzekotan, zurekin ezkonduko nintzateke.
2.- Ondorioak adierazten duen ekintza baldintzakoa baino lehen gertatzen denean ere erabiltzen da.
Ondorioaren ekintza, baldintzarena baino lehenago gertatzen da.
*Zinemara joanez gero, goizez hartu beharko ditugu sarrerak.
Zinemara joatekotan, goizez hartu beharko ditugu sarrerak.
(Azalpena: lehendabizi sarrerak hartu, eta gero zinemara joateko)
*Medikuarena joanez gero, hitzordua telefonoz eskatu beharko duzu.
Medikuarena joatekotan, hitzordua telefonoz eskatu beharko duzu.
*Akelarre jatetxera joanez gero, lekua eskatu beharko dugu aldez aurretik.
Akelarre jatetxera joatekotan, lekua eskatu beharko dugu aldez aurretik.
*Inauterietan mozorrotuz gero, berehala hasi beharko dugu mozorroa prestatzen.
Inauterietan mozorrotzekotan, berehala hasi beharko dugu mozorroa prestatzen.
3.- T(z)ekotan-en azpian nahi edo behar
*Matematika-azterketa gaindituz gero, egunero ikasi egin beharko duzu.
Matematika-azterketa gainditzekotan, egunero ikasi egin beharko duzu.
*Irlandara joanez gero, has zaitez ingelesa ikasten.
Irlandara joatekotan, has zaitez ingelesa ikasten.
*Botikak hartuz gero, ondo irakurri argibideak.
Botikak hartzekotan, ondo irakurri argibideak.
Espero dugu azalpen hauek erabilgarriak izatea!