Irati

Pasa den larunbatean B2ko ikasleak Irati filma ikustera eraman nituen, goizeko saiora. Filma izugarri gustatu zitzaien, zenbaiti euskal mitologiari buruzko zalantza batzuk argitu zizkien; beste batzuentzat, berriz, mito batzuei buruzko lehen berria izan zen. Ikasleentzat azpitituluak lagungarriak izan ziren, une batzuetako hitanoa ez baita erraza ulertzen eta hainbat momentutan soinuak hitzak iluntzen dituelako, borroketan, esaterako.…