Skip to content
945223433udaberria@udaberria.eusAbendaño, 48 bajo - 01008 Gasteiz
Idazkaritza: AL-OR: 8:30-13:30 h / 16:00-19:30 h
FacebookTwitterInstagramYouTube
Udaberria EuskaltegiaUdaberria Euskaltegia
Udaberria Euskaltegia
Euskara bertatik bertara!
  • Quiénes somos
  • Cursos
    • Curso 2025-2026
    • ‼️ Niños y jóvenes 25-26
    • ‼️ Cursos On line Euskera
    • ‼️Orduña
  • Ikaslearen txokoa
  • Blog
  • Lan-poltsa
  • Contacto
  • EU|ES
  • Quiénes somos
  • Cursos
    • Curso 2025-2026
    • ‼️ Niños y jóvenes 25-26
    • ‼️ Cursos On line Euskera
    • ‼️Orduña
  • Ikaslearen txokoa
  • Blog
  • Lan-poltsa
  • Contacto
  • EU|ES

BURUARI ERAGIN, SORMENA MARTXAN JARRI ETA ASTEBURU-PASA EDERRA IRABAZTEKO PREST?

BADA, ADI! HEMEN DA

UDABERRIAREN II. BIDEO LEHIAKETA!

Iaz ez zenuten astirik izan? Ez zitzaizun ezer bururatu? Parte hartu bai, baina ez zenuten saririk eskuratu? Bada, aurten ere baduzue aukera! Animatu eta hartu parte Udaberriaren II. Bideo Lehiaketan! Erraz-erraza da:

Hiru eta bost pertsona arteko taldea osa dezakezue bideoa prestatzeko, nahiz eta bakarkako lanak ere onartuko ditugun, eta euskaltegiko ikasleak ez diren pertsonek ere har dezakete parte.

Gaia zuek aukeratuko duzue, baina euskararekin eta euskal kulturarekin lotuta badago, askoz hobeto!  Eta Udaberria hitza (idatzia edo ahotsean) agertu beharko da.

Estiloa ere zuen esku: ipuina, kanta, flasmob-a, bideoklipa, txotxongiloak, mannequin challenge-a…Dena den, ezinbestekoa da euskaltegiaren logotipoaren koloreak erabiltzea uneren batean: morea, berdea eta horia.Beraz, eragin buruari eta jarri martxan sormena!

Iraupenari dagokionez, gehienez ere bi minutuko iraupena izan dezake eta, jakina, euskaraz egin beharko duzue.

Bideoak aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 15a.

Inspiraziorik behar? Ikusi iazko irabazleen bideoa!

Aurten ere, irabazleak aukeratu ahal izateko, bideoak Udaberriaren sare sozialetan partekatuko ditugu: Facebook-en, Twitter-en eta lnstagram-en, eta “Gustuko dut” eta iruzkin PUBLlKO gehien jasotzen dituen bideoa eta partekatuena izango da irabazlea.

Eta saria? Asteburuko egonaldia… Jakin nahi duzue non? Momentuz, hemen duzue pista txiki bat; erantzuna laster izango duzue gure sare sozialetan!

Category: lehiaketakPor Udaberria euskaltegia28 de febrero de 20182 Comments
Lagundu zabaltzen

Author: Udaberria euskaltegia

Post navigation

PreviousPrevious post:ADI! BERRIKUNTZAK UDABERRIA EUSKALTEGIAREN BLOGEAN!NextNext post:Udako ikastaroak eta datorren ikasturterako zozketa

Honekin lotura duten post-ak

Bideo lehiaketa
BIDEO GUZTIAK IKUSGAI SARE SOZIALETAN
23 marzo, 2018
Bideo Lehiaketa
15 marzo, 2017

2 Comentarios

  1. Anabel says:
    17 de abril de 2018 en 00:04 12Tue, 17 Apr 2018 00:04:33 +000033.

    Bazen behin langile talde bat euskaraz egin nahi zuena lantokian.
    Horretarako , mintzamena egiteko elkartu ziren ; eta, gainera, Euskararen Txokoa osatu zuten Ospitale Psikiatrikoan.
    Udaberria euskaltegiko bideo- txapelketaren berri izan zutenean, parte hartzera animatu egin ziren.
    Denbora eta teknika gutxi izanda ere, Santiagora, kongresu batera zihoazen bitartean, bideoa grabatzea erabaki zuten.
    Dibertigarria baino dibertigarriagoa izan zen grabaketaren prozesua. Izan ere, Santiagora abiatu baino lehen, Euskararen Txokoko eszenak grabatuta bazeuden ere, . audioa txertatzea falta baitzitzaien. Beraz, furgonetan bertan eta hoteleko gelan txertatu behar izan zuten.
    “Estreinaldia” Santiagoko bisita gidatu bat egiten ari zirela izan zen. Bertan zeuden kongresukide askok musika-banda entzuteko aukera izan baitzuten: Ze musika eta Psikosis pelikularena izan behar!
    Pentsa ezazue zelako musika egokia Osasun Mentalari buruzko kongresu batean…
    Barregarria, benetan!

     Reply
  2. Maider says:
    17 de abril de 2018 en 00:22 12Tue, 17 Apr 2018 00:22:12 +000012.

    Elkarrekin lanean
    psikiatriko baten
    ta hasi nahi genuen
    euskaraz egiten
    horrela euskararen
    txokoa sortu zen
    bideo lehiaketa
    egin zen ondoren
    idei ero batekin
    apuntatu ginen

    Izena eman eta
    grabatzera hara!
    baina izan ditugu
    guk hamaika traba
    audioa grabatu
    joaten galiziara
    ondo pasatu dugu
    zenbat far ta_algara
    agian joango gara
    gu oskarretara

     Reply

Deja un comentario Cancelar respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos requeridos están marcados *

limpiar formularioPost comment

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Calendario 2025-2026 ikasturtea orokorra
Exámenes oficiales Pruebas de nivel
Nuestra oferta formativa
  • Curso 2025-2026
  • Niños y jóvenes
  • Cursos On line Euskera
  • Orduña
Categorías
agenda azterketak baietz euskaraz! barnetegi erakusketa euskadi Euskara bertatik bertara euskaraldia gramatika zalantzak Guk euskaraz ikasleak Irakurketa jarraitua Jarduera lehiaketak martxoak8 Ohiturak Sin categoría udaberria Zinemaren txokoa zuen txokoa
Nuestros centros

ABENDAÑO

Abendaño, 48 – 01008 Gasteiz

URUGUAI

Uruguay, 9 – 01012 Gasteiz

GASTEIZ HIRIBIDEA

Gasteiz hiribidea, 46 – 01008 Gasteiz

Encuéntranos en:

FacebookTwitterYouTubeInstagram
Cursos
  • Curso 2025-2026
  • Niños y jóvenes
  • Cursos On line Euskera
  • Orduña
Contacta con nosotros
Al rellenar nuestro formulario estás aceptando nuestra política de privacidad (+ info)

Enviarlimpiar

Eusko Jaurlaritza
EUSKARALDIA
BOGA
BOGA
HABE
Udaberria Elkartea ©2024 · Diseño ALUNARTE
  • Aviso legal
  • Política de cookies (UE)
  • Política de privacidad
Pie

Irisgarritasuna/Accesibilidad