Bukatu da Udaberriaren II. Bideo Lehiaketara bideoak aurkezteko epea, eta guztira hamar bideo jaso ditugu: euskaltegian B2.1, B2, C1B2 eta C2ko ikasleak animatu dira parte hartzera; Presentación de María ikastetxeko gaztetxoek lau bideo aurkeztu dituzte, eta Osakidetzako mintzameneko eta Arabako Psikiatrikoko taldeek bideo bana. Mila esker guztioi lan ederra egin duzue!
Eta parte hartu ez duzuenok zeren zain zaudete? Bideo guztiak ikusgai daude jada gure sare sozialetan: Instagram, Facebook, Youtube, Twitter eta Google +. Animatu eta ikusi, denetarik topatuko duzue-eta: artistikoak, umorezkoak, udaberriaren ingurukoak, Udaberriari buruzkoak, euskaraz hitz egitera animatzen gaituztenak, euskaraz dantzan jarriko zaituztetenak… eta guzti-guztiekin gozatuko duzue euskaraz.
Eta gozatu ez ezik, bideorik gustukoena ere aukera dezakezue. Nola? Bada, Atsegin dut botoiari sakatuta, bideoa partekatuta edo iruzkin publikoa eginda. Martxoaren 27an amaituko da botoa emateko epea, eta hurrengo egunean plazaratuko dugu irabazlearen izena. Nork gozatuko du aurten asteburu-pasa ederraz gure kostaldeko herri xarmagarri batean?
1.BIDEOA
2.BIDEOA
3.BIDEOA
4.BIDEOA
5.BIDEOA
6.BIDEOA
7.BIDEOA
8.BIDEOA
9.BIDEOA
10.BIDEOA
9.bideoa
Kaixo,
Oraindik Ignacio naiz eta bidaia honekin Iñaki bihurtu nahi dut. Larunbat guztietan Udaberria euskaltegira joaten naiz euskara ikastera eta esfortsu handia da niretzat. Bideo hau egiteko ikaskide guztiek lagundu zidaten; horregatik, bidaia irabazi nahiko nuke nire ikaskideak konpentsatzeko. Euskara esfortsua bakarrik ez dela irakatsi didate, izan ere, oso dibertigarria izan da bideoa grabatzea.
Lagunduko didazue Zumaiara joaten?
Zazpigarren bideoa ikusi eta gero:
Aurtengo udaberria motel oso motel ari da agertzen. Horregatik, kimu berriak presarik gabe dabiltza, ateratzera ausartuko ez balira bezala.
Udaberria euskaltegiko Bideo Lehiaketan badago bideo bat bere erritmoan ere motel sartzen gaituena: Arantza Sunsunaga dantzariak egindakoa, hain zuzen.
Paul Gaineten musikaz lagunduta, ez digu inoren aurpegia erakusten, baina ikusleok ez dugu horren beharra sentitzen. Esan behar dizuet bideoa ikusi nuen lehen aldia liluratuta geratu nintzela, eta egun hartatik aurrera, zaila egiten zaidala behin eta berriro ikusteari uztea!
Euskera, musika eta dantza da Udaberriaren erritmoa aurten.
Udaberriko arratsalde batean, asper eginda, etxean, sakelakoarekin denbora- pasa nago.
Hara ! Udaberria euskaltegiko lehiaketaren bideoak ! Sakatu botoia !
Zazpigarren bideoan nago eta denbora eten geratu da; Ez da aurpegirik ikusten, baina emakume baten ahotsak eta hanken mugimenduek nire bizitzaren erritmo bizia lasaitzen dute.
Euskara eta dantza, euskera eta euskaltegia, euskaltegia eta udaberria.
Ezin dut behin bakarrik ikusi. Sakatu botoia !!
Aurten urtero bezala udaberria datorrenez, Udaberria euskaltegiak bideo- lehiaketa bat antolatu du.
Bideoak ikusterakoan, bat gutxienez nire atentzioa erakarri dit. Alegia, zazpigarren bideoa ikusi dudanean, Euskal Herriko udaberria eta nire euskara ikasketa prozesua irudikatu ditut. Alde batetik, nire ustez, artistak bere mugimendu xume eta motelekin, udaberria eta ikasketa prozesu motela dela adierazten du. Hizkuntza noiz kontrolatuko dugun eta uda noiz etorriko den zain. Gainera, badirudi artistak bideoko irudietan iradokitzen duela goibel gaudela bai eguraldiarekin bai gure ikas prozesuan
Bestalde, artistak musikarekin eta hitzekin azaldu nahi digu, irrikan gaudela eguraldia ona noiz etorriko eta gure hizkuntza prozesua noiz amaituko.
Bukatzeko, udaberriaz eta gure hizkuntza prozesuaz Udaberrian gozatu, gainerakoa oraindik etortzear da.
Udaberria bideoaren lehiaketa iruzkin txiki bat:
1. bideoa
Aurten ere parte hartu dugu Udaberriak antolatu duen bideo-lehiaketan; oraingo honetan, fede handiz aritu ginen, pentsatu genuelako irabazteko aukeraren bat izango genuela.
Gure bideoa oso praktikoa izan da, hantxe ikusten baita zenbat lan egin behar den emaitzak izateko.
Dena den, ez dugu etsiko, datorren urtean ere parte hartuko dugu ea emaitza hobea lortzen dugun. Bien bitartean hurrengo lehiaketaren zain geratzen gara.
Iruzkina: Bideo lehiaketa
Egun on, guztioi:
Bideo lehiaketan nire taldearekin parte hartu dut, ez dugu irabazi baina dena prestatzen primeran pasatu dugu. Ikusi dudanez, nahiz eta propagandarik ez egin, zazpiehun eta piku lagun lortu ditugu, oso pozik nago emaitzarekin. Eskerrak eman nahi dizkizuet Udaberrikoei eman diguten aukeragatik, eta ez ahaztu gutaz hurrengoan ere parte hartuko dugu eta.
Mila esker.
Udaberria bideoaren lehiaketa iruzkin txiki bat:
1. bideoa
Aurten ere parte hartu dugu Udaberriak antolatu duen bideo-lehiaketan; oraingo honetan, fede handiz aritu ginen, pentsatu genuelako irabazteko aukeraren bat izango genuela.
Gure bideoa oso praktikoa izan da, hantxe ikusten baita zenbat lan egin behar den emaitzak izateko.
Dena den, ez dugu etsiko, datorren urtean ere parte hartuko dugu ea emaitza hobea lortzen dugun. Bien bitartean hurrengo lehiaketaren zain geratzen gara.
Bigarren Bideo-Lehiaketa antolatu dute Udaberriako irakasleak. Jo eta fuego, ariketa mota ezberdinekin , ikasleei animatzeko ez dute erreparorik egiten, kasu honetan bideo-lehiaketa batekin.
Ni ikasle bat naiz, bideorik egin ez duen horietako bat, baina besteen lanak ikusi ditut plazer handiz. Hitz batzuekin izango naiz ni parte-hartzaile joko polit horretan.
Zazpigarren bideoa ikusi bitartean, protagonistaren hankak besterik ez dira agertzen , baina ez dut gehiagoren beharrik. Izan ere, irudiak eta musika nahikoak dira, gutariko batzuek euskararekin zer sentitzen dugun adierazteko.
Zorionak zazpigarren bideoaren egileari .
Zorionak parte hartzaile guztiei.
6. Bideoa:
Erresuma Batuan Skripal Errusiako espioi ohia eta haren alaba pozoitu ondoren, Europak eta AEBk 120 diplomatiko errusiar kanporatzeak nazioarteko diplomazia krisia eragin du. Hori gainditzeko, ezinbestekoa da Trump, Putin eta Isabel II. elkartzea. Sariketa honen bidez, Udaberria Euskaltegia eta nekazal etxea mundu guztian ospetsu egin daitezke bertan, bake-akordioa sinatzea lortzen badute, Otegik eta Egigurenek Elgoibarko Txilarre baserrian egin zuten moduan.
4. Bideoko iruzkina.
Kaixo lagunak!
Lehenik eta behin, zorionak eman nahi dizkizuet irabazi duzuelako, oso bideo ona egin zenuten.
Bigarrenik, zure bideoarekin euskara oso erabilgarria dela ikasi dugu eta gogo gehiagorekin ikasiko dugu euskara, mila esker!
Nahiz eta nire taldea ez irabazi, oso pozik nago zuengatik, oso lan gogorra egin zenuten bideoa prestatzen
zorionak 3. taldeko kideen partez!!❤️
kaixo Hau da 10. bideoaren Iruzkina
Bazen behin langile talde bat euskaraz egin nahi zuena lantokian.
Horretarako , mintzamena egiteko elkartu ziren ; eta, gainera, Euskararen Txokoa osatu zuten Ospitale Psikiatrikoan.
Udaberria euskaltegiko bideo- txapelketaren berri izan zutenean, parte hartzera animatu egin ziren.
Denbora eta teknika gutxi izanda ere, Santiagora, kongresu batera zihoazen bitartean, bideoa grabatzea erabaki zuten.
Dibertigarria baino dibertigarriagoa izan zen grabaketaren prozesua. Izan ere, Santiagora abiatu baino lehen, Euskararen Txokoko eszenak grabatuta bazeuden ere, . audioa txertatzea falta baitzitzaien. Beraz, furgonetan bertan eta hoteleko gelan txertatu behar izan zuten.
“Estreinaldia” Santiagoko bisita gidatu bat egiten ari zirela izan zen. Bertan zeuden kongresukide askok musika-banda entzuteko aukera izan baitzuten: Ze musika eta Psikosis pelikularena izan behar!
Pentsa ezazue zelako musika egokia Osasun Mentalari buruzko kongresu batean…
Barregarria, benetan!
Ze ondo pasatu genuen bideoa grabatzen?
10. bideoa dela eta
Elkarrekin lanean
psikiatriko baten
ta hasi nahi genuen
euskaraz egiten
horrela euskararen
txokoa sortu zen
bideo lehiaketa
egin zen ondoren
idei ero batekin
apuntatu ginen
Izena eman eta
grabatzera hara!
baina izan ditugu
guk hamaika traba
audioa grabatu
joaten galiziara
ondo pasatu dugu
zenbat far ta_algara
agian joango gara
gu oskarretara
10 bideoaren iruzkina
Nik gidatzen nuen furgoneta Gasteiztik Santiagora.
Bidai Hori, Kantuz, farrez eta Algarez Beteta izan zen
Gure bideoa ez zen onena baina guretzat oso une politak izan dira.
Gero bertso bat osatu dugu.
Ez ahaztu, Gauza txikiak handiak bihurtzen dira!
3. Taldeko Iruzkina
Hasteko, beste bideoarekin alderatuta, irabazlea askoz didaktikoa da. Honetan ikusi ahal dugu nola ez den Euskal Herrian bakarrik euskaraz hitz egiten. Honetaz aparte, dibertigarria eta interesgarria da.
Hau guztia esanda, bideo txapeldun justua izan da bidalitako mezuagatik.
Baina gure taldeari gustatuko litzaiguke bidai hau irabaztea, bideoa prestatzen primeran pasatu genuelako! Eskerrik asko!
Bideo guztiak oso onak izan dira baina irabazi duena asko gustatu zait euskararen erabilera mundu osotik dagoela irakatzi dutelako. Ez hori bakarrik, hau, euskal kultura herrialde askotan zabalduta dagoela esan nahi du, eta asko pozten nau!
Eskerrik asko bideo honengatik! ?
Kaixo!
Nire izena Anne da eta 9. bideoa egin nuen lagun batzuekin. Gustatuko zitzaigukeen bideo txapelketa irabaztea, horrexegatik idazten dut, ea bigarren aukeran zorte gehiago daukagun!
Irabaztea merezi dugula uste dugu, batez ere, taldeko inork ez baitzekien editatzen eta Interneten informatu izan behar baikinen . Eta Interneten tutorialak ikusi eta gero, grabazioaren edizioa oso zaila egin zitzaigulako.
Mila esker irakurtzeagatik!
Kaixo!
Nire izena Anne da eta 9. bideoa egin nuen lagun batzuekin. Gustatuko zitzaigukeen bideo txapelketa irabaztea, horrexegatik idazten dut, ea bigarren aukeran zorte gehiago daukagun!
Irabaztea merezi dugula uste dugu, batez ere, taldeko inork ez baitzekien editatzen eta Interneten informatu izan behar baikinen . Eta Interneten tutorialak ikusi eta gero, grabazioaren edizioa oso zaila egin zitzaigulako.
Mila esker irakurtzeagatik!
7. Bideoaren Iruzkina
Aurten berriro Udaberria euskaltegiak bideo- lehiaketa antolatuko du. Nik ez dut parte hartzen, baina zazpigarren bideorarekin liluratuta geratuta naiz.
Udaberrian gaude. Udaberria euskaltegian. Udaberrian dantzatzen.
Udaberriak gure bizitza dantzan jartzen du. Udaberrriaren mugimenduaz gozatuz Arantzak egin duen bideogatik.
Eskerrik asko ahaleginak egiteagatik guk gozatzeko.
7. Bideoaren iruzkina
Nahiz eta bideo guztiak oso lan onak izan, zazpigarren bideoak Udaberria euskaltegian ikastea zer den ondo baino hobeto adierazi egin du. Dantza metaforatzat hartuz, dantzariak euskaltegiaren ikasleak islatzen ditu: biok kulturaren maitaleak eta babesleak bihurtzen gara Udaberrian, dantzaren edo hitzen bidez.
Udaberriak naturaren berpiztea sortzen badu, Udaberria euskaltegiak ere euskararen dantza guregan piztu egin du. Eta gure euskara-dantza, mintzatuz eta ikasiz, noizbait Arantzaren dantza bezain liluragarria izango denik galdetzen diot neure buruari. Udaberria euskaltegian ikasiz, eta dantzari baten ahaleginaz, argi dago gure euskararen udaberrira ailegatuko garela.
7.bideoa
Ikusi nuenean liluratuta geratu nintzen, bideo bikaina iruditu zait. Nahiz eta hasiera batean oso konplexua ez dirudien arren, dantzaria naizenez, bideo honen atzean urte askotako lan handia dagoela esan beharra daukat. Bestalde, oso interesgarria iruditu zait euskera dantza eta udaberria alderatzea. Izan ere, udaberria urteko garaik alaiena dela esan dezakegu, gure ingurua lorez betetzen da, txoriak etengabe abesten ari dira , tximeletak alde batetik bestera joaten ikusi ditzazkegu… eta hori dantzarekin aldera dezakegu, zoriontasuna eta askatasunarekin lotuz, euskerarekin lotuz.