Euskara bertatik bertara!

EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK

16-18 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO DIRULAGUNTZAK

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 12koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez arautzen baitira 2023-2024 ikasturtean C1C1 komunikagaitasun-maila helburu duten ikastaroak egiteko C1C1 helburu maila eta abiapuntu maila jakin bat duten 16-18 urteko ikasleei dirulaguntzak emateko prozedura eta baldintzak, eta dagokion deialdia egiten baita.

2006., 2007. eta 2008. urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.

1 Helburuari dagokionez, ikastaroak C1C1 maila izan behar du eta aldi berean ikasleak C1C1 helburua izan behar du.

2 Abiapuntuari dagokionez, ikasleak abiapuntu maila hauek izango ditu:

a) C1B2 orohar, HABEko zuzendariaren 2022ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren I. eranskinean aurreikusitako edozein ikastaro modulutan matrikulatuz gero. 144. zk. 2023ko uztailaren 31, astelehena EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2023/3708 (19/4)

b) B2B2, betiere, 330 orduko ikastaro batean matrikulatuz gero.

c) Matrikularen 20 euroko ordainketa: hautatutako ikastaro bakoitzeko matrikula egiterakoan 20 euro ordainduko ditu ikasleak euskaltegian edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuan.

Dirulaguntzak

Euskara ikasleak

HABEren komunikagaitasun-mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei dirulaguntzak.

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Diruz lagunduko diren ikastaroak:

HABEk onartutako euskaltegiek emandakoak izango dira, 2023-2024 ikasturtekoak eta udakoak, ekaina eta uztaila bitartean. Gutxienez 80 orduko iraupena izan beharko dute.

Epea: ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (ALHAOn argitaratzeko zain) 2024ko ekainaren 30era arte.

Euskera ikastaroak HABE 2023-2024 deialdia

2023ko ekainaren 6eko EHAAn argitaratu da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta HABEren arteko akordioa, euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak eskaintzeko.

Euskarazko hizkuntza-gaikuntzako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeek eta landunek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak (unitate, modulu, ziurtagiri osoa) egiten ari badira, edota, 2019, 2020, 2021, 2022 edo 2023 urteetan egin badituzte.

2023-2024 ikasturtean helduen euskalduntzea sustatzeko dirulaguntza

Deialdi honen xedea da 2023-2024 ikasturtean Arabako edo Trebiñuko enklabeko euskaltegietan matrikulatzen diren eta Araban eta Trebiñuko enklabean erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsonen euskalduntzea sustatzea.

Honako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak:

  • Adin nagusikoa izatea edo 2023an 18 urte betetzea.
  • 2023ko irailaren 30a baino lehenago Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean erroldatuta egotea.
  • A1, A2, B1 eta B2 mailetan edo 190 ordu edo gehiagoko autoikaskuntza-ikastaroetan matrikulatzea Arabako edo Trebiñuko konderrikoko euskaltegian, HABEk homologatutako batean.