Badator Udaberriaren VI. Irakurketa Jarraitua!

33 ezkil. Miren Gorrotxategi Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago. Horrela hasten da Miren Gorrotxategik idatzitako cizeneko…

Cartel Irakurraldi Irekia

BADATOR UDABERRIAREN V. IRAKURKETA IREKIA!

Joan berri zaigu Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta ziur batzuk oraindik liburu eta literatura gosez zaudetela. Bada, ez larritu, berehala iritsiko baita Udaberriaren V. Irakurketa Irekia! Aurten Alberto Ladrón Aranaren Jainkoen zigorra nobela beltza aukeratu dugu. Liburu hau Leire Asiain inspektorea protagonista duen hirugarrena da, baina, lasai, ondo irakurri, ulertu eta disfrutatzeko, ez dago aurreko biak…

Irakurri, entzun eta gozatu Udaberriaren IV. Irakurraldi Irekian!

Ba al dakizu zer den irakurraldi ireki edo/eta jarraitu bat? Parte hartu al duzu inoiz halakoren batean? Irakurraldi jarraitu eta ireki baten helburua idazle edo liburu bat omentzea izaten da eta, aldi berean, honako hauek bultzatzea: literatura, hizkuntza jakin bat, irakurzaletasuna, ozenki eta jendaurrean irakurtzearen plazera… 2014. urtetik, Udaberria euskaltegiak urtero-urtero antolatu du irakurraldi irekia helburu horiekin…