ESTEBAN ARRIBASI ELKARRIZKETA
Noiz egin zenuen Udaberria euskaltegiko murala? Bada, zaila egiten zait data gogoratzea, zehatz-mehatz. Baina nik esango nuke 1976an izan zela. Bai, pasadizo bat dut gogoan, hauxe: aldamioaren gainean nengoela Espainiako poliziak (garai hartako grisak) igaro ziren errepidetik, eta goitik behera begiratu ziguten horma ondoan geundenoi, zerbaiten susmagarriak izango bagina bezala. Jakina, martxoa zen, 1976ko martxoa,…


