Udako ikastaroak eta datorren ikasturterako zozketa

Aurtengo udan euskaraz, eta datorren ikasturtean euskaraz doan! Gizakiak halakoxeak gara, urte osoan zehar elikadura zaintzen dugu eta kirola egiten dugu osasuntsu egoteko, baina uda iritsi eta, entsaladak, ura, korrika egitea, gimnasioa eta abarrak ahaztu, eta horien ordez garagardoa, frijituak eta igerilekuko nahiz hondartzako bainu-zapia hartzen ditugu bidelagun. Eta gauza bera egiten dugu ikasturtean zehar…

Araba Euskaraz 2017 – Bastida

​Iñaki Ortiz de Villalba Udaberria euskaltegiko irakasle aritzen da, aspalditik. Hala ere, askoz ezagunagoa da euskal musikagintzan egindako lanagatik. Urte askoan Betagarri taldeko abeslaria izanda, azken boladan, berriz, bakarlari eta sortzaile lanetan jarduten du. Egindako azken lana aurtengo Araba Euskarazeko abestia izan da. Ikusiko duzuen bideoan, Iñakik kontatuko digu nolakoa izan zen abestiaren sortze-lana.​

Harkaitz Cano

Oporren ifrentzua

Beti oporretan. Harkaitz Cano. Susa, 2015 2015eko azaroan argitaratua, 2016an urteko libururik salduenetakoa izan zen Beti oporretan, Harkaitz Canoren azken liburua. Izenburuaren beraren jatorria adierazgarria bezain argigarria da. Izan ere, Xabier Montoiak, duela 20 urte, titulu bera eman zion disko bati, eta bertatik hartu ei zuen Canok. Baina kontua ez da hor amaitzen, Montoiak ere…