HABE-2021
Euskaltegietako ikasleen egiaztatzea
Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza: HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2020ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
B1, B2, C1 eta C2 mailak.
Egutegia: Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2021 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.
1 azterketaldia | 2 azterketaldia | |
Euskaltegiek HABEri jakinarazi ikasleek gainditutako maila | Martxoaren 23rako | Irailaren 6rako |
Matrikulazio-epea | Apirilak 6 – 14 | Irailak 9 – 15 |
Onartuen zerrenda | Apirilak 15 | Irailak 16 |
Idazmen-probaren lekua, eguna edo
ordua aldatzeko eskaerak[1] |
Apirilak 23 | Irailak 23 |
Idazmen proba | Maiatzak 3-8 [2] | Urriak 4 – 9 [2] |
Idazmen-probaren emaitza | Ekainak 11 | Azaroak 11 |
Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea | Ekainak 14 – 16 | Azaroak 12 – 16 |
Mintzamen-probaren lekua, eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [1] | Ekainak 14 | Azaroak 12 |
Mintzamen-proba | Ekainak 24 – Uztailak 10 [2] | Azaroak 25 – Abenduak 4 [2] |
Emaitza orokorrak | Uztailak 16 | Abenduak 17 |
Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea | Uztailak 19 – 21 | Abenduak 20 – 22 [1] |
Egun- edo ordu-aldaketa dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean bakarrik eskatu daiteke, eta HABEk ahal den neurrian onartuko ditu eskaerok. Ikusi mailakako egutegi xehea eta aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazioaren atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).[2] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Ikusi xehetasunak mailakako informazioaren orrietan (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).