Martxoaren 8ko kanpainak zaintzak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du
Martxoaren 8ko kanpainaren leloa «Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna» da eta zaintza-lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du.
Berdintasun-arloan gehien erabilitako hitzak
| Emakumeen ahalduntzea
|
Gizartean parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukerak areagotzea. |
| Erantzunkidetasuna | Zaintza-beharrek eragindako ardura eta lanak emakume, gizon eta gizarte osoaren artean modu orekatuan banatzea. |
| Genero ikuspegia | Planifikatutako jarduerak emakumeentzat eta gizonentzat izan ditzakeen ondorioak kontuan hartzea. |
| Hezkidetza | Hezkuntza mistotik harago doan hezkuntza-eredu horren oinarria da nesken eta mutilen ahalmen eta banakotasunak aintzat hartzea, euren sexua kontuan hartu gabe. |
| Kristalezko sabaia | Oztopo ikusezina lanbide-garapenean eta erantzukizun-postuetara heltzeko. |
| Mikromatxismoak | Indarkeria matxistaren adierazpen diren eguneroko ekintza, keinu eta jarrerak, askotan sotilak eta identifikatzen zailak eta ingurune sozialak “legitimatuak” direnak. |
| Patriarkatua | Gizonek emakumeengan duten nagusitasunaren adierazpena eta instituzionalizazioa da, eta nagusitasun maskulino hori gizarte osoan zabaltzea. |
| Soldata-arrakala | Lan merkartuan gizonen soldaten eta emakumeen soldaten artean dagoen diferentzian oinarritzen da. |
Iturria: Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegia

Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarria Petrogradon, 1917an. Otsaileko Iraultzaren hasiera izan zen.


