Martxoaren 8ko kanpainak zaintzak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du

Martxoaren 8ko kanpainaren leloa «Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna» da eta zaintza-lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du.

Berdintasun-arloan gehien erabilitako hitzak

Emakumeen ahalduntzea

 

Gizartean parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukerak areagotzea.
Erantzunkidetasuna Zaintza-beharrek eragindako ardura eta lanak emakume, gizon eta gizarte osoaren artean modu orekatuan banatzea.
Genero ikuspegia Planifikatutako jarduerak emakumeentzat eta gizonentzat izan ditzakeen ondorioak kontuan hartzea.
Hezkidetza Hezkuntza mistotik harago doan hezkuntza-eredu horren oinarria da nesken eta mutilen ahalmen eta banakotasunak aintzat hartzea, euren sexua kontuan hartu gabe.
Kristalezko sabaia Oztopo ikusezina lanbide-garapenean eta erantzukizun-postuetara heltzeko.
Mikromatxismoak Indarkeria matxistaren adierazpen diren eguneroko ekintza, keinu eta jarrerak, askotan sotilak eta identifikatzen zailak eta ingurune sozialak “legitimatuak” direnak.
Patriarkatua Gizonek emakumeengan duten nagusitasunaren adierazpena eta instituzionalizazioa da, eta nagusitasun maskulino hori gizarte osoan zabaltzea.
Soldata-arrakala Lan merkartuan gizonen soldaten eta emakumeen soldaten artean dagoen diferentzian oinarritzen da.

Iturria: Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegia

Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarria Petrogradon, 1917an. Otsaileko Iraultzaren hasiera izan zen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos requeridos están marcados *

limpiar formularioPost comment

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.