2026ko azterketa-deialdiak

Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2026 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.

Oharra HABEk egutegian aurreikusitako egunak alda ditzake azterketaldion kudeaketan gerta litezkeen gorabeheren arabera, azterketaldiko matrikula-epeak izan ezik.

HABE

 

LEHENAZTERKETALDIA BIGARRENAZTERKETALDIA
Matrikulazio-epea Apirilaren 9tik 14ra Irailaren 7tik 13ra
Onartuen zerrenda Apirilaren 24a Irailaren 21a
Idazmen-probaren lekua aldatzeko eskaerak [1] Apirilaren 28a Irailaren 22a
Idazmen-proba Maiatzaren 7tik 9ra [2] Urriaren 1etik 3ra [2]
Idazmen-proba egiteko ezohiko data [3] Maiatzaren 19a Urriaren 13a
Idazmen-probaren emaitza Ekainaren 9a Azaroaren 6a
Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Ekainaren 10etik 12ra Azaroaren 9tik 11ra
Mintzamen-probaren eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [1] Ekainaren 10 Azaroaren 9a
Mintzamen-proba Ekainaren 23tik uztailaren 4ra [2] Azaroaren 25etik abenduaren 5era [2]
Mintzamen-proba egiteko ezohiko data [3] Uztailaren 10a Abenduaren 10a
Emaitza orokorrak Uztailaren 17a Abenduaren 18a
Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Uztailaren 20etik 22ra Abenduaren 21etik 23ra

 

 

 Oharrak:

  1. HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Idazmen-probetan, leku-aldaketa eskatu daiteke. Mintzamen-probetan, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Ikusi mailakako egutegi xehea eta irakurri aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazio-orrietako “Probak egiteko leku, egun eta orduak” atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
  2. Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Ikusi mailakako egutegi xehea mailakako informazio-orrietako “Probak egiteko leku, egun eta orduak” atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
  3. Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. Irakurri xehetasunak mailakako informazio-orrietako “Probak egiteko leku, egun eta orduak” atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).