Gabonak
Onintza Enbeita
Badakit kontsumismo hutsa direla. Badakit kaleetan dauden argien erdiak sobera daudela. Badakit gure despilfarroaren atzean jende askoren gosea dagoela. Badakit txori baten eta emakume baten arteko harremanetik jaiotako ume bat dagoela tartean. Badakit noizbait izan zitekeen neguko solstizioa erreibindikatu beharko genukeela. Badakit urte berria haste hutsak ez duela ezer aldatuko. Badakit loteriak ez dituela munduko miseriak konponduko. Mundukoak? Gureen laurdena ere ez. Badakit erlijioak lapurtutako ospakizunak direla. Badakit jateko prestatzen dugunaren erdia baino gehiago ez dugula jango. Badakit jendeak kalean lo egingo duela guk xanpaina irekitzen dugun bitartean.
Eta, hala ere, Gabonak ospatzeko ohitura dut. Eta, hala ere, ilusioa egiten dit opariak zabaltzeak. Eta, hala ere, hunkitu egiten naiz Kontsumo arduratsuz, hipokrisiarik gabe, askoren gabezien erantzule garela ukatu gabe, kantatu egin nahi dut aurten ere: leihotik patiora, zerura, ospitalera, hilerrira, mundura, itsasora… begira daudenen alde.
Iturria: Berria.eus (moldatua)
Gabonetan , antzeko bizipenik ba al duzu?
Ohiturak: Lexikoa
Hiztegia ikasteko modu bat da zerrendak eta sailkapenak egitea. Hona hemen gure proposamena Eguberriotan erabiltzeko:
| Apainketa | Janariak | Ohiturak |
| Mihura
Grimuak Gorostia Izeia Txirikordak Koloretako argiak Koloretako bolak Goroldioa Idia Astoa Estalpea |
Txokolatezko irudiak
Indioilarra Txanpaina Errege-opila Turroia Ardotako sagarrak Bixigua Gaztainak Pattarra
|
Gabonetako loteria
Kanta eskean ibili Olentzero Mari Domingi Gabon-kantak Santo Tomas eguna |
Santo Tomas: Jaien atari
Gaur egun, festa eta jai-eguntzat dugu Santo Tomas eguna, Gabonetako jaien atari. Baina horrela izan al da beti? Nolatan sortu zen feria hau?
Santo Tomas eguna errenta-eguna da, maizterrek egun horretan ordaindu ohi baitzioten nagusiari urteko errenta. Familia osoa goiz-goizetik baserritik jaitsi eta, azokan salerosketak egin ondoren, nagusi jaunaren etxera joaten ziren bazkaltzera, beti ere oparia eskuan (normalean kapoi pare bat). Ohiko menua honako hau zen: zopa, eltzekoa, gisatua, bixigua, gazta eta gaztainak; ardoa, kafea eta pattarrak lagunduta.
Bazkalondoan, errenta ordaindu eta alde egiteko ordua iristen zenean, etxekoandreak opari bana ematen zien emakume baserritarrei… libra bat txokolate eta bakailu puska bat.
Iturria: Ikasbil.eus








