Oso idazle trebea ez bazara ere, txukun eta argi idazteko gai izango zara, honako zazpi trikimailu hauei kasu egiten badiezu:
1. Nola hasi
Testuaren hasiera eta bukaerak klabeak dira testu baten egituran. Testuaren lehen paragrafoa irakurrita erabakiko du askotan irakurleak testua irakurtzen jarraitu ala bertan behera utzi. Hori dela eta, benetan garrantzitsua da testuari hasiera esanguratsu eta indartsua ematea. Zaindu behar da gaiari zuzen heltzea.
Baina, nola eman sarrera testu bati? Lehenengo eta behin, honako hauek gogoratu behar ditugu:
Testua hasteko bideak hainbat dira:
– Norberak ezagutzen duen pasadizoren bat.
– Baieztapen edo definizio batekin
– Galdera batekin: galdera izan daiteke erretorikoa, orokorra, edo norbaitek guri egingo baligu bezala aurkeztua.
2. Hasiera eta bukaera
Sarrera: nola kokatu gaiaGaira hurbildu. Askotan izenburua gaiaren alderdi jakinarekin dago lotuta. Sarrerak lagun diezaguke gaia edota mezua kokatzen.
Irakurlearen arreta piztu. Iritzi-testuetan sarrerak bereziki erakargarria izan behar du, irakurlearen jakin-mina piztu behar dugu eta komunigarritasuna bilatu.
|
Amaiera: nola biribildu testuaOndorioak eman. Askotan bukaera erabiltzen dugu gure tesiarekin zerikusia duen ondorioa ateratzeko.
Laburpena. Bestetan, amieran esandakoaren laburpena egiten da, alderdi nagusiak gogoratzeko.
Harritu. Batzuetan amaiera irakurlea “harritzeko” erabiltzen da, amaieraraino iritsi izana eskertzeko edo.
|
3. Testua garatzeko aholkuak
Zein helbururekin idatziko duzu?:
- Irakurlea konbentzitzea, errealitate baten berri ematea, arazoaren larritasuna nabarmentzea? Erabaki, eta horren arabera idatzi.
- Zure testuak helburu hori betetzeko zein datu edo adibide ezagutzen dituzu? Horiek lehenbailehen apuntatu.
- Paragrafoak antolatzean. Paragrafo bakoitza ideia baten inguruan antolatu; ideia batek osatuko du paragrafo bakoitza. Testuaren eta paragrafoen arteko batasuna zaintzeko, garrantzitsua da, behar denean, testu-antolatzaileak egoki erabiltzea.
- Zaindu ondo idazlanaren sarrera, baina gehiegi luzatu gabe. Erabili irakurlea gaian kokatzeko. Modu askotakoa izan daiteke, baina badira askotan erabili diren batzuk: Bizitzako pasadizo batekin hasi, garatu nahi den gaiaren adierazlea izango dena.
Zaindu idazlanaren bukaera:
- Irakurleak nabaritu egin behar du idazleak borobildu duela esan beharrekoa. Hori egiteko ere modu asko daude: Esandakoa laburtzea Esandakotik hainbat ondorio ateratzea Garatutako gaitik abiatuta hainbat generalizazio egitea Garatutako gaia egoera jakinetara ekartzea…
Iturria: Esalditik Testura liburua
4. Testuen koherentzia
Zer esan nahi du testu bat koherente izateak?
Testuaren eduki edo mamiari ematen zaion ordenamendu logikoa da koherentzia; hots, testuko ideien eta informazioaren egituraketa, ordena eta progresioa.
Halaber, idazten dena harira datorren zaindu behar da, modu argi kalkulatu eta logikoz adierazteko.
5. Ideien hautaketa
Eskemara ekarritako ideiek hainbat ezaugarri bete behar dituzte. Aztertu ideia horiek honako galderak hauek eginda:
- Zein d(ir)a ideia nagusia(k)?; zein pertinentea(k) [harira datozenak]?
- Beharrezko datu guztiak sartu al dituzu?
- Informazio-gehiegikeriarik ba ote da [errepikapenik, alferrikako daturik...]?
- Testuingurua [asmo komunikatiboa, hartzailearen ezaugarriak, testu-generoa…] kontuan hartu al dituzu?
6. Hona hemen zenbait ideia gidoitxoa osatzeko
- Pentsatu nolako sarrera egingo duzun, eta zer jarrera hartuko duzun.
- Egin zerrenda bat gaiak eta azpigaiak bereizteko.
- Ordenatu zerrendatu dituzun puntu horiek, eta idatzi bakoitzaren ondoan azaltzeko erabiliko dituzun baliabideak.
- Pentsatu nolako bukaera emango diozun. Kasu honetan bisitatzeko aholkuak emanez bukatu beharko duzu zure jarduna.
7. Ideien hurrenkera
Informazio nagusia eta bigarren mailakoa bereizi egin behar dira eta horren antolaketa zaindu, helburu komunikatiboari begira.
Ideia nagusiaren nondik norakoak argitzeko, zabaltzeko edota zehazteko erabiliko ditugu bigarren mailakoak.
Erreparatu bigarren mailako ideien kokapenari (ideia nagusiaren aurrean / atzean), zentzuzko testuak ekoizteko.