HABE-2023 

Euskaltegietako ikasleen deialdia

Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza: HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2023ko martxoaren 23tik aurrera hasitako ikastaro batean. B1, B2, C1 eta C2 mailak.

Egutegia: Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2023 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.

PDF

 

 

1 azterketaldia 2 azterketaldia
Euskaltegiek HABEri jakinarazi

ikasleek gainditutako maila

Martxoaren 15erako Irailaren 5erako
Matrikulazio-epea Martxoak 27- Apirilak 4 Irailak 7 – 13
Onartuen zerrenda Apirilak 5 Irailak 14
Irakurmen- eta entzumen-proben emaitzak Apirilak 26 Irailak 26
Idazmen-probaren lekua, eguna edo

ordua aldatzeko eskaerak[1]

Apirilak 25 Irailak 22
Idazmen proba Maiatzak 3-6 [2] Urriak 4 -7 [2]
Idazmen-probaren emaitza Ekainak 9 Azaroak 10
Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Ekainak 12 – 14 Azaroak 13 – 15
Mintzamen-probaren lekua, eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [1] Ekainak 12 Azaroak 13
Mintzamen-proba Ekainak 22 – Uztailak 8 [2] Azaroak 23 – Abenduak 2 [2]
Emaitza orokorrak Uztailak 18 Abenduak 18

Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea

Uztailak 19 – 21

Abenduak 19 – 21 [1]

 

[1] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Idazmen-probetan, leku-aldaketa eskatu daiteke. Mintzamen-probetan, lekuaz gain, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Ikusi mailakako egutegi xehea eta irakurri aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazio-orrietako “Probak egiteko leku, egun eta orduak” atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan). [2] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Ikusi mailakako egutegi xehea mailakako informazio-orrietako “Probak egiteko leku, egun eta orduak” atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan). [3] Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. Irakurri xehetasunak mailakako informazio-orrietako “Probak egiteko leku, egun eta orduak” atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).