Helduentzako ikastaroak

Udaberria euskaltegian helduentzako ikastaro eskaintza zabala aurkituko duzu, A1etik hasi eta C2ra. Horrez gain, mintzamena eta idazmena lantzeko ikastaro trinkoak ere baditugu, eta baita jardun biko sistema berritzailea ere, on lineko jarduna eta aurrez aurrekoa bateratzen dituena.

Azterketa ofizial baterako prestatu nahi baduzu, ikastaro bereziak ere baditugu.

Ez ibili duda-mudatan, zatoz eta ezagutu gaitzazu!

Ikusi gure eskaintza

Ume eta gazteentzako ikastaroak

Gure euskaltegian ume eta gazteentzako eskaintzarik onena aurkituko duzu. Sei urtetik gorako umeentzako ikastaroak ditugu, eta hainbat ordutegi aukeran.

Ikusi gure eskaintza

Online ikastaroak

Ordutegiarekin arazoak badituzu, online ikastaro bat egin dezakezu, HABEk homologatutako BOGA programaren bitartez.

Horrez gain, idazmena online lantzeko ikastaroak ere baditugu, idatzizko azterketa ofizialak (IVAP, HABE…) prestatzeko, edo, nahiago baduzu, onlineko jarduna eta aurrez aurreko eskolak bateratzen dituen jardun biko ikastaro batean aritu zaitezke.

 

Ikusi gure eskaintza